PETROLEOA
GEHIEGI ERABILTZEN DUGUN ENERGIA ITURRI BERRIZTAEZINA
Edozeinek dakien bezala, petroleoa substantzia beltz eta likatsua da. Erregai bezala erabiltzen da, eta normalean likido moduan agertzen da. Petroleoa, anaerobioei esker lortzen dugu, beraiek sortzen dutelako petroleoa bizitzeko airerik gabeko espazioetan, substanzia organikoak deskonposatuz. Substantzia organikoak, duela milioika urteko animali eta landareenak ziren, fosilizatu zirenak. Beraz, petroleoa sortzeko milaka urte behar dira, fosil horiek deskonposatu, mineraletan bihurtu, eta petroleo bihurtu arte.
Lehenengoa petroleoa aurkitzen Drake iparramerikar enpresaria izan zen 1859an,Pennsylvaniako Oil Creek-en putzu bat zulatzeko agindu zuenean. Horrela hasi zen “urre beltzaren sukarra”. Petrolioa hareharrizko arrokak osatzen dituzten hondar aleen arteko tarteetan gordeta egon ohi da, ibaian, itsasoan, glaziarretan edo aintziretan.Petrolio erreserbak lurpean daude, ehunka metrora, edo milaka metrora, eta horien kokapen zehatza jakiteko metodo bakarra esplorazio zundaketak dira. Putzuetatik petrolioa erauzteko teknikarik erabiliena zundaketa birakaria da. Behin petroleoa aterata dagoela, tankeetan sartzen da, eta gero, behar den tokira eramaten da.
Hurrengo bideoa gazteleraz bakarrik aurkitu dut, euskeraz ez zelako agertzen, petroleoa nola ateratzen den esplikatzen du :
Hurrengo bideoa gazteleraz bakarrik aurkitu dut, euskeraz ez zelako agertzen, petroleoa nola ateratzen den esplikatzen du :
Gaur egun garraioetan petroleoa gasolina moduan erregai bezala erabiltzen dugu:kotxetan, autobusetan... baina badakigu energia iturri hau berriztaezina dela, beraz, noizbait bukatuko da. Gainera, lurraren atmosferarentzat oso kutsakorra da, horregatik gomendagarria da, ahal den gutxiena erabiltzea. Gaur egun toki askotan kotxe elektriko asko egin dira gutxiago kutxatzen dutenak.
Denoi gustatzen zaizkugun gominolak, petroleoz eginak daude, beraz, begiratu zer sartzen duzun ahoan.
Denoi gustatzen zaizkugun gominolak, petroleoz eginak daude, beraz, begiratu zer sartzen duzun ahoan.