Sare Sozialak
Gaur egun sare sozialak asko erabiltzen ditugu, eta komunikatzeko bide hedatuenetariko bat da. Again, telefonoak ordezkatzen hasi dira. Oso ondo ikusiak daude, eta ez da erakusten alde txarra. Sare sozialek abantaila handiak izateaz aparte, alde txarrak dituzte, noski.
ALDE ONA:
Besteen gauzak ikusi, eta zure gauzak konpartitu ditzakezu. Horrela gauza asko ikasi ditzakegu, edo munduko besteekin komunikatu. Lagunekin egon zaitezke, beraiekin hitz egin… Gainera, ez du asko balio.
ARRISKUAK: Web horietan sartzen den informazioa edozeinek erabili dezake, zure alde edo zure aurka. Mina egin ahal dizute, zuri buruz gezurrak jarriz. Edozeinek aurki zaitzake.
Definizioa:
Gaur egun Internet osoan hedatuta dauden konektatuta egoteko web orriak dira.
Babesteko, lana egiteko, dibertitzeko… erabiltzen dira.
Bizitzan, ez modu birtualean, sare sozialez inguratuta gaude, eta sare sozial horiek, lagunek, familiakoek… osatzen dituzte. Zure akzio batek, zure lagun edo familian aldaketak sortu ditzazke. Edo zure lagunen lagunei ere. Adibidez: zu, potoltzen ari zara, eta horregatik zure lagunak %56ko aukera gehiago dituzte potoloak izateko. Zure lagunen lagunak ere %10ko aukerak dituzte potoltzeko. Ere esaten dute, hilketetan, %75etan hiltzailea zure ezaguna izan ohi da. Gainera, bikotea aurkitzeko
Esaten da, munduko edozein pertsona aurki dezakezula, sei pertsonaren bidez.